XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ea egoera ezberdinak antolatzeko gogoa azaltzen duen.

- Nolakoak diren egiten dituen obserbazioak.

F) Iniziatiba: - Iniziatibarik hartzen duen ekintza ezberdinak aurrera eramateko.

- Beti adultoaren zain egoten den, honek esan diezaion egin behar duena.

- Beste haurren atzetik ibiltzen da.

G) Seguritatea: - Segurua ikusten dugun.

- Egoera batzutan beldurrak azaltzen dituen.

- Agresiboa azaltzen bazaigu. Zein eratako agresibitatea, objetoen aurkakoa, pertsonen aurkakoa e. a.

- Inhibitua den.

B. HASIERA ZIKLOA Eskolaurre eta hasiera zikloaren artean ea betidanik eten edo aldaketa nahiko nabarmena egon da: geletako antolaketan, ordutegia, helburuak (irakurketa-idazketa, matematika), eta adultoaren ikuspegitik ere, guraso eta hainbat irakasle, eskolaurrea jolasarekin eta hasiera zikloa lanarekin erlazionatuz.

B. 1. Helburuak Aldaketa hau organizazio aldetik nabarmena baldin bada, umeen ezaugarri edo maila psikologikoan ez da hain nabarmena oraindik pre operatorio pentsamentuan aurkitzen bait gara.

Hau dena kontuan izanik, gure helburua bi ziklo hauen artean zubi bat egitea izan da.

Zubi hau eskolaurre ikuspegitik egina, kontuan hartuz, noski, programetan dauden eduki ezberdinak.

Beraz, helburu orokorrak eskolaurrean markatuta ditugunak izango lirateke: - Sozio-afektiboak. - Kognoszitiboak.

B. 2. Antolaketa Guztira hiru talde daude: lehenengo mailako talde bat, eta bigarren mailako beste bi talde.

Hiru geletan ditugun espazio ezberdinak ondoko hauek dira: A gelan: - Plastika. Konstrukzioak.